Hernanin egoitza duen produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko estudio bat gara.
Naren, industria-enpresekin elkarlanean jarduten dugu, haien negozio-estrategiarekin, merkatuaren beharrei eta proiektu bakoitzaren bideragarritasun teknikoari erantzuten dieten produktu eta zerbitzuak diseinatzeko.
Estrategiatik inplementaziora arte laguntzen diegu gure bezeroei, Soraluce, Snap-on, Kutxa Fundazioa, Irundin, SNA Europe, Lindström, Cidark, Talleres Agui, Zuia eta Wellsia bezalako enpresekin elkarlanean.
Hasiera
Hasiera
Nire lana pasioz bizi dut. Bokazioak eta nire grina partekatzen duten pertsonekin lan egiteko nahiak bultzatu ninduten bide hau hastera.
Diseinuaren, estrategiaren eta berrikuntzaren alorrean ia hamar urteko ibilbidea partekatu ondoren, 2020. urtearen amaieran Nare sortzeko bideari ekin nion nire sorterrian, Hernanin.
Edurne Elizalde Adarraga naiz, Nareren sortzailea eta sormen-zuzendaria.
Xehetasunak zaintzea gustatzen zait, eta negozio-proposamen bati balioa emateko, prozesu eta etapa bakoitzaren garrantziaz jabetzen naiz; lehen ondorioetatik hasi eta azken produktuaren fabrikaziora arte.
Horregatik, aukera bakoitzari jakin-minetik eta zorroztasunez heltzen diot, baliabideak ahalik eta ondoen aprobetxatuz eta bakoitzaren testuingurua kontuan hartuz.
Apaltasunez egiten dut lan, enpresentzat balioa sortzeko ekosistemako eragile bat gehiago naizelako. Nire lana saltzailearen, teknikariaren zein soldatzailearen lana bezain garrantzitsua dela sinesten dut.
Lan egiteko modu hori da Narera eraman dudana. Horregatik, gure lan egiteko modua elkarlanean oinarritzen da erabat.
Naren uste dugu benetako lehiakortasunaren abantaila funtzionaltasunetik harago eraikitzen dela. Sinesmen horrekin sortu zen nare·nare.
Nareren benetako balioa pertsonak dira
Estudio txikia, hala izatea aukeratu dugulako. Horri esker, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen den lan-egitura malgu eta moldakorra eraiki dugu.
Naren, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen diren lantaldeak osatzen ditugu, espezialista-sare zabal batekin elkarlanean.
Horri esker, estrategia, produktua, ingeniaritza, komunikazioa edo ekoizpena bezalako diziplina eta profil desberdinak uztartzen ditugu, bezero bakoitzaren errealitatera egokitutako proposamen osoagoak, zehatzagoak eta koherenteagoak garatzeko.





nare · nare
Gure indargunea benetako aukerak identifikatzean, aukera horiek balioa duten proposamen bihurtzean eta proposamen horiek inplementaziora arte gidatzean datza. Horrela, gure balio-proposamenaren urrats bakoitzaren sendotasuna eta koherentzia bermatzen ditugu.
Lan egiteko eta diseinua ulertzeko modu honek nare·nare izena eman diogun filosofia sortzera eraman gaitu. Nare-nare hitzak poliki, patxadaz eta arretaz egitea adierazten du, eta egiteko modu hori gure nortasunaren parte da.
Filosofia hau hiru oinarritan eraikitzen da: Ikuspegi transbertsala, Benetako bideragarritasuna eta Ko-diseinua
Datuak eta informazioa gero eta eskuragarriagoak diren mundu honetan, gakoa ez dago datu gehiago izatean, baizik eta haien benetakotasuna baloratzean eta duten balioa ahalik eta gehien aprobetxatzean.
Naren, ikerketa-metodologia desberdinak erabiltzen ditugu ezagutza berriak lortzeko, erabilgarritasunean, etengabe aldatzen ari diren behar soziokulturaletan eta ingurumen-erronketan arreta berezia jarriz.
Ezagutza horiek marka, produktu, espazio eta esperientziei lotutako aukera estrategiko bihurtzen ditugu, gure bezeroei merkatuan benetako lehiarako abantaila eskaintzeko, eta, aldi berean, planetuarengan eragin positiboa sortzeko.
Ideiak gauzatzeko sortzen dira. Zentzuzkoak, zorrotzak eta merkatura iristeko prest dauden proposamenak diseinatzen ditugu.
Guretzat, ideia baten balioa ez datza sortzen duen eraginean bakarrik, baizik eta benetan gauzatzeko duen gaitasunean ere. Diseinua sormena, bideragarritasun teknikoa eta ikuspegi estrategikoa prozesu berean uztartzeko tresna gisa ulertzen dugu.
Naren, arreta berezia jartzen diegu xehetasunei, funtzionaltasunari eta proiektu bakoitzaren benetako baldintzei: ekoizpen-prozesuei, materialei, industrializazioari, kostuei, mantentze-lanei eta erabilera-esperientziari. Gure ustez, zorroztasuna diseinu onaren funtsezko osagaia da; zentzua duen diseinuarena.
Lan egiteko modu horri esker, pentsatzeaz harago doazen proposamenak garatzen ditugu: ekoitzi, inplementatu eta denboran zehar iraun dezaketen proposamenak.
Proiektuak partekatutako prozesu gisa ulertzen ditugu, non proposamenak elkarlanetik, elkarrizketatik eta bertan parte hartzen duten pertsonen inplikaziotik sortzen diren.
Naren, enpresa bakoitzeko profil eta sail ezberdinekin elkarlanean aritzen gara, haien lan egiteko modua, beharrak eta dinamikak sakon ulertzeko.
Gure ustez, diseinuak balio handiagoa sortzen du elkarlanean eraikitzen denean eta prozesuan parte hartzen duten pertsonak haren parte aktibo sentitzen direnean.
Proposamenak inposatu baino, erakunde bakoitzaren errealitatearekin bat datozen ikuspegiak partekatzeko eta proposamen koherenteak eraikitzeko tresnak, elkarrizketak eta lan-dinamikak sustatzen ditugu.
Inplikazio horri esker, prozesuak sendoagoak dira, erabakiak modu partekatuagoan hartzen dira, eta garatzen nahiz denboran zehar indarrean mantentzen diren proposamenak sortzen dira.
Izan ere, proposamen bat gauzatzen duten pertsonek ulertu eta bere egiten dutenean, proiektuaren mugak gainditu, eta enpresaren kulturaren parte bihurtzen da.