Berrikuntza estrategikoa Produktu estrategia Zerbitzuaren planoa Diseinu industriala / produktuarena Bezeroaren esperientziaren estrategia Enpresaren identitatea Produktuen garapena Industrializazioa Bistaratze eta CGI Bezeroaren ibilbidearen mapaketa UX/UI Ontziratze diseinua
Berrikuntza estrategikoa Produktu estrategia Zerbitzuaren planoa Diseinu industriala / produktuarena Bezeroaren esperientziaren estrategia Enpresaren identitatea Produktuen garapena Industrializazioa Bistaratze eta CGI Bezeroaren ibilbidearen mapaketa UX/UI Ontziratze diseinua
EuskaraAsset 2e3r4
Bezeroa

Herrilur

Proiektua

Elkarrekin goxo hazi

Urtea

2021

Bezeroa

Herrilur

Zerbitzu nagusiak:

Markaren identitatea
Arte zuzendaritza

Proiektua

Elkarrekin goxo hazi

Urtea

2021

Sektorea: Lehen sektorea: nekazaritza eta abeltzaintza.

Testuingurua: Herrilur Hernanin sortu zen, 2012an, elikadura kontsumorako talde gisa, ideia argi batekin: elikadura balio kate osoa herrian bertan garatzea, etenik gabe. Bere helburuen artean dago elikagaiak herritarren eskura jartzeko gune bat sortzea. Espazio berri horrek funtzio bikoitza beteko du: batetik, salerosketa gune gisa balioko du, herriko bizilagunek produktuaren kalitatea ikusi ahal izango dutelarik, eta, bestetik, herritarrak hezi eta kontzientziatzeko lekua izango da, bertako nekazaritzaren balioaz eta hurbileko produktuen kontsumoaren onuraz jabetzeko.

Erronka: Taldearen ikuspegia bateratzea eta proiektuaren helburuak lerrokatzea izan da lehen erronka, markaren estrategia nortasun bisual ezagun baten bidez proiektatu ahal izateko, eta, era berean, herriaren balioa eta historia transmititzeko. Helburu hori lortu ondoren, Herrilurren nortasun bisuala gauzatu dugu, markarekin koherentea den unibertso bat eraikiz. Erronka hau etorkizuneko establezimendu fisikoaren esperientziaren diseinuarekin amaitu da.

Prozesua

Hainbat tailer eta dinamika egin dira, proiektuaren estrategia zehazteko eta nortasun bisuala garatzeko gida gisa balioko lukeen lan esparru bat definitzeko.

Narratiba

Hernaniko topografiari zuzendutako logotipo bat: Herria eta Lurra.

Hernaniko herriaren profil topografikoa aztertuta konturatu ginen bakana dela. Goialdean, muino txiki batean, HERRIA dago, parte zaharra buru duela. Beheko planoan LURRA aurkituko dugu, Hernaniko landa eremua, ibaiek eta Karabel, Portu eta Zikuñaga auzoek osatua.

Herrilurren lehen letrak, “h” letrak, HERRIAREN eta LURRAREN arteko lotura gisa jokatzen du.

Gainera, “h” letraren adarretan aplikatutako ebaki diagonalek hedapena adierazten dute, herriaren sentimendu komunitarioaren hazkundearen zeinu gisa.

Tailerretan landutako dinamikei esker, ikuspegi bakar bat lortu da Herrilurren barruan. Gainera, tailer horiek taldeko kideen arteko harremanak sendotzen lagundu dute, eta erakundeko kide izatearen sentimendua indartu dute.

Gama kromatikoa

Koloreen paleta freskoa, modernoa eta bereizgarria izateko diseinatu da.

Hernani inguruak estaltzen dituzten paisaien koloreak bilduz, paleta orekatu eta berezi bat osatu da.

Protagonista gisa aukeratu den kolorea BRONTZE berdea izan da, lurreko beste kolore batzuekin konbinatuta, hala nola TAUPE marroiarekin, TXOKOLATE marroiarekin eta HARRI grisarekin, lasaitasuna eta baretasuna transmititzen duen konposizioa lortzeko. Era berean, azentu kolore bat sartu da, MARGARITA horia, udaberriko bibrazio eta txinpartak transmititzen dituena.

Leloa

elkarrekin goxo hazi.
elkarrekin goxo hazi.

Elkarlanean sortutako lelo bat.

Naren uste dugu prozesuan zehar bezeroaren lankidetza eta inplikazioa ezinbestekoak direla, erronkan azaldutako helburuak lortzeko. Lantzen dugun alderdi bakoitzak zergati bati erantzuten diola ulertzeko, marka berriaren esentzia asimilatzeko eta, ondorioz, horrekin identifikatuta sentizeko modu bakarra baita.

Egindako tailerren bidez eta elkarteko kideen parte hartzearekin, identitatea ematen duen eta kideen artean markako kide izatearen sentimendua pizten duen lelo bat sortu da.

Tipografia

Historia eta tradizioa duen tipografia.

Sentient Mediumek logotipoaren sinpletasuna hausten du eta indarra eta tradizioa ematen ditu; horregatik hautatu dugu Herrilur markarako letra tipo nagusi gisa. Tipografia hori, serifarekin, sendoa da, eta bere konposizioa antzinako estiloko formetan oinarrituta dago, elementu tradizionalak funtzionaltasun moderno batekin elkartuz, kaligrafia humanistaren printzipio dinamikoan inspiratuta; horrenbestez, proiektu honetarako aukera perfektua da, nortasun komunitarioaren sentimendua indartzen duena.

Tipografia nagusia

Bigarren mailako tipografia

Piktogramak

Inperfekzio perfektua.

Markari nolabaiteko humanitatea emateko eta jendearentzat hurbilago eta eskuragarriago izateko, inguruko fruta eta barazkien hainbat ilustrazio abstraktu diseinatu dira.

Estrategia definitzeaz eta harekin lerrokatuta egongo litzatekeen identitate bisual bat garatzeaz gain, diseinatutako elementu guztiak erabat aktibatzea eta errealitatera eramatea lortu dugu: poltsak, katalogoak, txartelak, etiketak eta seinaletika, guztia esentzia berarekin.

Grafika

Imagoa, grafikoaren oinarri.

Imagoaren zati bat erreferentziatzat hartuta, markaren irudia osatzen eta indartzen lagunduko duten hainbat grafika sortu dira. Grafika horiek aplikatzeak euskarri desberdinetarako narratiba desberdinak sortzeko aukera ematen digu.

Seinaleztapena

Erosketa esperientziarako funtsezko elementua.

Esperientzia ona bermatzeko funtsezko alderdietako bat seinaletika egokia diseinatzea izan da, establezimenduko sarbidea hobetzeko eta erabiltzaileari zer zerbitzu eskaintzen diren, elementu bakoitza non kokatzen den eta espazioaren barruan ibilbidearen norabide zuzena zein den jakinarazteko.

Lokal berrian markak duen presentziak Herrilur markaren nortasuna indartu du. Eta, zalantzarik gabe, seinaletika lagungarria izan da erabiltzailea markaren balioa komunikatzeko, kontzientziatzeko eta hezteko.

Estilo gida bat sortu da (brandbook) markaren elementu guztiak erabiltzeko orduan jarraibideak eta irizpideak markatzeko eta, horrela, markaren edozein adierazpenetan zuzen aplikatzen direla ziurtatzeko.

Nare ekinean

Markaren estrategiari buruz hitz egin nahi duzu?

Antzeko lanak

Cidark
Markaren estrategia
Lindström
Markaren estrategia
Diseinu industriala / produktuarena Diseinu-estrategia Hornitzaile bilaketa Packaginga Markaren hizkuntza bisuala Markaren identitatea Irudi fotorealistak Salmenta argumentuak Dibertsifikazio estrategia
Diseinu industriala / produktuarena Diseinu-estrategia Hornitzaile bilaketa Packaginga Markaren hizkuntza bisuala Markaren identitatea Irudi fotorealistak Salmenta argumentuak Dibertsifikazio estrategia